miércoles, 23 de marzo de 2011

Miren Arregi Aralarko alkategai Oñatin

2011-03-23 12:17:35 Mireia Bikuña
Gaur arratsaldean egingo dute aurkezpen ekitaldia, 18:00etan, kultura etxean. Oñatiko zerrenda buruarekin batera egongo da Oxel Erostarbe, Aralarko legebiltzarkidea eta Elgetako alkatea. Aralar alderdia bakarrik aurkeztuko da maiatzaren 22ko udal hauteskundetara.

Miren Arregi Oñati Ezkerretik koalizioko kide izan da azken agintaldian. Aralarrek, Zutik-ek eta Ezker Batuak bat egin zuten 2007an koalizioa osatzeko. Karmelo Perez (Ezker Batua) izan zen zerrenda buru orain dela lau urte. Udal hauteskunde haietan lau zinegotzi lortu zituzten. Oraingoan, baina, Aralarrek erabaki du bakarrik aurkeztea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario