Japonian dauden bi debagoiendarren testigantzak: "Erradioaktibitatetik babesteko maskarak erabiltzen hasi gara"
BIDEOA HEMEN IKUSI
Justo Segura zarimuztarra (Eskoriatza) eta Ekhi Galdos oñatiarra. Biak ere Japonian, lurrikara eta tsunamia gertatu zirenean. Triskantzaren lekuko zuzenak. Segura, misiotara Japoniara joana. 43 urte daroatza bertan. Galdos, ikaslea. Bata, Koben eta bestea Tokion. Segurak, 1995eko lurrikara bizi izan zuen gertutik, eta esaten du honakoak "askogatik gainditu" duela orduko hark eragindako suntsipena. Galdosek akademia batean dihardu. 50 ikasle ziren, atzerritarrak gehienak, eta 8 geratzen dira bakarrik. Besteek hanka egin dute. Tokiotik Vietnamera edo Japoneko hegoaldera joango dela dio Galdosek. Erradioaktibitatetik babesteko neurriak hartzen hasi direla kontatu digu, maskarak-eta.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario