lunes, 21 de marzo de 2011

Ruper Ordorika Gurian


Atzo, hilak 20, Ruper Ordorikak kontzertua eman zuen Oñatiko Guria tabernan. Izan ere, datorren apirilean 30ean itxiko dutela eta, hainbat kultur ekitaldi eta musika emanaldi antolatu dira. Orain dela bi aste Txuletons oñatiar talde mitikoarena. Esan bezala, azkena, Ruper Ordokorikarena izan da.

Bi zati izan zituen kontzertuak. Lehenengo zatian bakarrik aritu zen eta bere betiko abestiak kantatu zituen. Bigarren zatian, berriz, Oñatiko hiru musikarik lagunduta abestu zuen: Iñigo (Malenkokia taldekoa), Ander Etxaniz eta Soraluzekin, alegia. Gainera, Xolonpok ere abestu zuen, Zenbait bertso xelebre abesti ezaguna, hitzak moldatuta.Taldeari nolabait deitu behar eta "Guria Garaje Banda" izena jarri zion Ruperrek lau musikariok osatutako taldeari.

Aurreko igandeetako kontzertuetan bezala, Guria gainezka bete zuten Ruperren jarraitzaileek. Kanpoan sartu ezinda geratu zirenentzat pantaila bat jarri zuten antolatzaileek. Azken abestia kanpoan kantatu zuen Ruperrek.
ATAURI.

No hay comentarios:

Publicar un comentario