Zine aretoa lepo bete zen mantxolatarren filma ikusteko
2011-03-12 12:31:40 Leire Kortabarria
Kultur etxeko zinema aretoa goraino bete zuten oñatiarrek atzo, Aitor eta Sara Mantxola aita-alabek parte hartu duten Una caja de botones film laburraren estreinaldia ikusteko. Goya saria irabazi du María Reyes Arias González zinegile gipuzkoarrak horrekin.
Ume eta gaztetxoak ziren ikusle gehienak; baina helduak eta edadetu dezente ere inguratu ziren. Denondako lekurik ez, eta batzuek zutik jarraitu zuten emanaldia. Aitor Mantxola eta Sara eta Lide ahizpak ere hantxe izan ziren.
Txaloka hartu zuten ikusleek filmaren emanaldia; txalo egin zuten Aitor eta Sara Mantxolaren izenak hasierako kredituetan agertu zirenean. Emanaldiak iraun zuen 20 bat minutuetan, ume eta gaztetxoak isil-isilik eta formal-formal egon ziren filma ikusten.
Bukaeran, haur eta nagusiek esan ziguten "asko gustatu" zitzaiela filma eta Sara Mantxola oñatiarra "ederto" ikusi zutela aktore lanetan. Sararen lagunek esan zuten "adiskidetasunaren gaineko mezua" gustatu zitzaiela gehien, eta "apur bat tristea, baina oso polita" iruditu zitzaiela filma.

No hay comentarios:
Publicar un comentario