sábado, 12 de marzo de 2011

ENERGIA FOTOVOLTAICA

Oñatirrek aukera izango dute energia garbia sortzen parte hartzeko
2011-03-11 12:59:27 Eneko Azkarate
atiOñatiarrek energia garbia sortzen parte hartzeko aukera izango dute. 800 euroren truke eskuratu dezakete kiroldegian eta azokan dauden panel fotovoltaikoak. Datorren martitzenean, martxoaren 15ean, informazioa emateko batzarra egingo da 19:00etan Kultur etxean.

Energia garbia sortzeko interesa duten oñatiarrek hitzordua dute datorren martitzenean, 19:00etan, Kultur etxean. Batzar horretan, Lourdes Idoiaga alkateak, Carlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatuak eta Aitor Orena, Zerga eta Finantza Politikako zuzendariak ekimen aitzindari honen berri emango dute eta azalduko dute zela parte har daitekeen energia garbia sortzen Oñatin jarrita dauden panel fotovoltaikoak eskuratuta.

Ekimen aitzindari honen helburua da energia fotovoltaikoaren kultura zabaltzea bizilagunen elkarteetara, industri pabiloietara eta erakunde publikoetara zabaltzea.

208 panel fotovoltaiko

Hain justu ere, 208 panel jarrita daude. 104 panel Zubikoa kiroldegian jarri dira eta beste hainbeste azokan. Aurreikuspenen arabera, urteko energia sorrera 49.320 kwh-koa izango da.

Interesatuek plaka hauek eskuratu ditzakete, 800 euroko inbertsioa eginda, eta plaka horrek sortutako argindarretik lortutako diru sarrerak eskuratu. Argindar hori Iberdrolari salduko zaio eta enpresa horrek Oñatiko Udalari hilero ordainduko dio sortutako argindarrari dagokion zatia; ondoren, Udalak dagokion zatia ordainduko dio partikular bakoitzari.

Kontsultarako telefonoa

Kalkuluen arabera, batez besteko errentagarritasuna %6 edo %7koa izango da, eta horri kasu bakoitzeko zerga onurak erantsi beharko zaizkio (amortizatzeko askatasuna eta %15eko murrizketa errenta aitorpena egiterakoan). Telefono bat jarriko dute interesatuek izan ditzaketen zalantzak kontsultatzeko eta ekimenaren inguruko xehetasunak argitzeko. Hauxe da telefonoa: 900 84 50 44.

Inbertsio seguru eta errentagarria

Carlos Ormazabalek adierazi du energia berriztagarrien proiektu honetan inbertitzea "segurua, errentagarria eta gaur egungo gizarte aurreikuspeneko baliabideetan inbertitzearen parekoa" dela.

Horrekin lotuta, adierazi du eraikin publiko zein pribatuetan eta industri pabiloietan eguzki panelak jarrita, energia sortzeko sistema hori zabaltzeak "Gipuzkoan industria fotovoltaikoa sortzea bultzatuko duela, eta, ondorioz, jarduera, lanpostuak eta aberastasuna sortuko duela krisi larriko une hauetan".

No hay comentarios:

Publicar un comentario