lunes, 21 de marzo de 2011

Marisol Ramos, Europako azpitxapeldun:

"Egundoko ezustea izan da. Nire asmoa bosgarren edo seigarren bukatzea zen"
2011-03-21 16:22:57 Mireia Bikuña
Atleta oñatiarrak bigarren lekuan bukatu zuen, atzo, domeka, Ganten (Belgika) jokatutako Europako txapelketak. Bigarren lekuan bukatu zuen 1.500 metroko proba.

Harekin egin dugu berba –Frantzia aldean harrapatu dugu–, eta "oso pozik, oso gustura" dagoela esan digu: "Nere asmoa korrika egitea zen, eta bosgarren edo seigarren tokian bukatzea. Ibilbidea ez zen egokia niretako, bira asko zituen-eta. Egundoko ezustea izan da, distantzia horretako korrikalari onenekin lehiatu naiz-eta".
ARGAZKIA:
Marisol Ramos pista estalian. Argazkia: Aratz Losada

No hay comentarios:

Publicar un comentario