180 lagunek eman dute izena mendi federazioak domekan Elgetan egingo duen irteerarako
2011-03-10 10:02:25 Larraitz Zeberio
Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 9. zirkuitua egingo dute. Ondoren, bazkaria eta urteroko diplomen banaketa egingo dituzte.
Antolatzaileen esanetan 180 lagunek eman dute izena domeka goizean Elgeta-Iguria-Udalatx-Elgeta mendi ibilaldia egiteko. Kiroldegitik abiatuko dira 07:15ean.
Euskal Herriko mendi federazioak urtero egiten du ekitaldi hori Elgetan. 15:00etan bazkaria egingo dute kiroldegian; ehun lagunek eman dute izena bazkari horretarako. Bazkalostean Shebe Peña sarirako botaketa egingo dute eta diplomak banatuko zaizkie 2010eko finalistei.
Sahararen aldeko ekimena
Egun berean eta Euskal Herriko Mendi Federazioaren ekitaldiaren harira Sahararendako 200 bizikleta kanpainako bultzatzaileek haima bat ipiniko dute Elgetan. Postu horretan kamisetak salduko dituzte. Batutako diruarekin Tindoufeko Auser kanpamenduan dagoen Aguenit izeneko maternitatera bidaltzekoak diren botiken eta medikuntza tresneriaren garraio gastuak ordaintzeko erabiliko dute.
jueves, 10 de marzo de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario