domingo, 13 de marzo de 2011

Aloña Mendik ..............


Aloña Mendik 1 eta 1eko berdinketa egin zuen Hondarribikoen zelaian
2011-03-13 18:26:31 Amaia Txintxurreta
Indartsu irten ziren oñatiarrak Hondarribikoen zelaira eta hogeita bosgarren minutuan Aritz Garmendiak sartu zuen gola.

Hamargarren minutuan gola sartzeko aukera izan zuten Aloñakoek, baina postera bota zuten. Hortik aurrera Aloñak dominatu zuen partidua; hogeita bosgarren minutuan Aritz Garmendiak gola sartu zuen. 80. minutuan, baina, euren kontrako penalti batean gola sartu zieten aurkariek. Eta 87. minutuan, berriz, Iñigo Arregi oñatiarrak gola sartzeko aukera polita izan arren, postera bota zuen.


Orain 27 puntu dituzte eta helburua da ahalik eta azkarren 30era iristea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario