FINCAS BILBOETXE LA PEÑA 58-64 ALOÑA MENDI
Garaipen benetan garrantzitsua Bilbo aldetik ekarri zutena Xabi Igartuaren mutilek. Desgaste handiko partidua izan zen 2. posturako lehia parekatuan Fincas BilboEtxe La Peñaren aurkakoa. Hau gutxi balitz, partidu motibagarria, bi aldiz azken 3 denboralditan leku berdinean galdu gabe dagoenarentzat, aurreko urtean jasotako porrota gogoan izanik.
Partidua eustea zen lehen bi laurdenetako helburua, eta behin aukerekin egonda amaieran gailentzen saiatzea. Esan eta egin!
Lehen laurdena oso parekatua izan zen, bi taldetako defentsak nagusitu zirelarik. 13-10 bilbotarrentzat. Bigarren laurdenean Sustrai Aloñaren erasoa hobetu zen baina bilbotarrek jaurtitako 14 jaurtiketa libreei esker La Peñarentzat izan zen bigarren laurdena ere, 34-29. Dana dala defentsa estatikoan ongi ibili ziren oñatiarrak eta erasoan ere bilbotarren saski gogorrei neurria hartuta.
Atsedenalditik bueltan defentsako lana erabat gogortu zen. Bilbotarrei kosta egiten zitzaien jaurtiketa onak bilatzea eta gutxika markagailuko aldea murrizten joan zen. Erasoan aldiz, barne eta kanpoko jokoan oreka bilatuz kanasta errazak lortu ziren. 48-45 emaitzaz iritsi ziren hirugarren laurdenaren amaierara.
Laugarrenera oraindik eta defentsa hobea egitea lortu zuten txantxikutarrek. Bilbotarrei erasoko ateak itxita, erasoan saski azpiko jaurtiketak zein hirukoez baliatuta aurre hartu zuten. 2 minutu falta La Peñakoen erreakzioa etorri zen eta puntu batera ipini ziren, baina berriro ere, bukaerako minututan taldeak taldean duen konfiantza nagusitu zen eta ofizio handiz partidua 6 puntugatik irabazteko gai izan zen Sustrai Aloña Mendi. 58-64 Oñatiarrentzat, GARAIPENA ETA PARTIDU BATEKO ALDEA BILBOTARREKIKO.
Bigarren posturako lehian beraz, La Peñakoak atzean geldituta, Azpeitiarrekin berdinduta dira Aloñakoak.
Aste honetan arratsaldeko 16.00etan (OHIZKOA BAINO 2 ORDU LEHENAGO), bigarren posturako lehia erabakigarria. Puntutan berdinduta dagoen Azpeitiko LIZUAN.COM ISB taldea etorriko baita Zubikoa kiroldegira. Partidu aparta bigarren posturako burrukan. Azpeitiarrek jokalari gazte baina onekin osatutako taldea dute eta gogor lan egin beharko dute Oñatiarrek etxean garaipena geratzea nahi bada.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario