miércoles, 23 de marzo de 2011
Ganbara Txikik eta Gaztek Arantzazun abestuko dute
Oñatiko Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte abesbatzek Musika erlijiosoa begiratzeko beste modu 2 izenburuarekin musika sakroa ohikoa ez den estiloetan oinarrituta ikuskizuna taularatuko dute larunbatean Arantzazuko basilikan (19.00). Horretarako, bi abesbatzekin batera instrumentu desberdinak arituko dira, horien artean, txalaparta, trikitixa, alboka, baxua eta kitarra. Emanaldian, Karl Jenkins britaniarraren Adiemus eta Josu Elberdin pasaitarraren Magnificat piezak abestuko dituzte.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario