Oñatiko mendizale gazte eta helduak Soraluzeko ibilaldi neurtuan
2011-03-14 15:45:00 Mireia Bikuña
Atzo, domeka, hilaren 13an egin zuten 10 kilometroko mendi irteera Soraluzen. Oñatitik bi pisuko autobusa beteta joan zen eskolarteko 24. mendi lehiaketan parte hartzera. Bukaeran diploma bana jaso zuten.
Soraluzeko plazan hasi zuten ibilbidea. Aldapa gogorrak igo ondoren, San Andresen zegoen lehen kontrol gunean sinatu zuten. Handik, aldapa gora berriro ere, bigarren kontrol gunea sinatu eta Urkiazelain hamaiketakoa egin zuten. Azken kilometroak aldapa behera egin zituzten. Ezozi auzoa pasa ondoren, Soraluzeko kaleetan egin zituzten azken metroak.
Gazteak launaka edo bosnaka egin zuten ibilbidea. Kontrol guneetatik taldeko kide guztiek, derrigor, elkarrekin pasa behar zuten. Helduek ibilbide luzeagoa egiteko aukera izan zuten. Bigarren kontrol gunean, mendizale gazteak utzi, eta Atxolin mendatea igotzeko aukera izan zuten.
lunes, 14 de marzo de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario