jueves, 1 de septiembre de 2011

Surf festa aste bukaeran, Oñatin





2011-08-31 12:05:32 Mireia Bikuña
Zapatuan, irailaren 3an, salto eta bolei txapelketak egingo dituzte Usakon (12:00etatik 15:00etara) eta sardin erreak egongo dira San Anton Plazatxoan (18:00etatik aurrera). Musika ere ez da faltako: Usakon Dj Kirrinek ipiniko du giroa eta San Anton Plazan The Witols legazpiarrekin. Informazio gehiago hemen

Bestalde, udako oporrak agurtzeko, rock kontzertua eta antzerki emanaldia egongo dira aste bukaeran. Egubakoitzean, irailaren 2an, rock kontzertua egingo dute Bitz eta Asfikzia taldeek Atzeko kaleko eskenatokian, 22:30ean. Bitz taldeak grabatu berri duen diskoko kantuak eskainiko ditu. Azkenik, domekan, irailaren 4an, Trapu Zaharrak taldeak Jira ta Bira kale antzerkia egingo du, 19:00etan, Foruen enparantzan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario