Irizarrek Schleck anaiak izango ditu taldekide
2011-09-07 09:12:47 Xabi Urzelai
Espainiako Itzulian baieztatu da datorren denboraldian Radioshack eta Leopard Trek taldeetako ziklistek batera korrituko dutela, RadioShack Nissan Trek Professional Cycling Team izeneko taldean. Horrek ekarriko du bi taldeetan ziklisten kopurua txikitzea. Hala, abuztu hasieran Klodenek eta Hornerrek kontratua bi urtez luzatzea erabaki zuten neurrian, Markel Irizarrek eta Haimar Zubeldiak zapatuan beste horrenbeste egin zuten. Hala, datozen bi denboraldietan, besteak beste, Schleck anaiak izango dituzte taldekide.
Batasuna, horixe iritsi da tropel profesionalera, hainbat talde elkartu egingo direlako datorren denboraldira begira, eta gainontzekoen gainetik lau talde nabarmenduko dira: RadioShackek eta Leopard-ek osatuko dutena, fitxaketa ikusgarriak egiten dabilen BMC, Sky eta Omega-Quick Step belgiarra.
RadioShack taldeko webgunean irailaren 5ean argitaratutako albistean talde berria ze ziklistek osatuko zuten adierazi zuten, eta orduan ez zetozen euskaldunen izenak. Baina zapatuan bertan sinatu zuten Zubeldiak eta Irizarrek kontratu berria, hobe Angliruko etapa baino lehenago botatzea sinadura, ondoren erretiroa hartzeko gogoz egongo ziren-eta. Talde berria sortzeak, baina, aldaketak eragingo ditu bi taldeetan, eta ziklista batzuek beste bide bati ekin diote, Levi Leipheimerrek, esaterako, Quickstep-Omega Pharma taldea aukeratu du-eta.
Talde berriarekin, baina, ikusteko dago Irizarrek eta Zubeldiak izango duten rola. Talde amerikarrean beste batzuendako lanean izan dira biak, baina etapa askotan askatasuna izan dute, eta baita talde osoa eurendako lanean ere, Oñatikoari Andaluzian gertatu zitzaion moduan. Horrekin batera egutegiko hitzordu handietan izan dira; tartean, Tourrean.
miércoles, 7 de septiembre de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario