martes, 27 de septiembre de 2011

Baque torneoa

Baque torneoaren finalean lehiatu ziren MU eta Sustrai Aloña


Asteburuan jokatu dute Durangon Baque saskibaloi torneoa, eta zapatuko kanporaketen ostean MU eta Sustrai Aloña Mendi sailkatu ziren domekako finalera. Pronostikoak beteta –alderantzizkoa ezustea litzateke– Oñatikoek irabazi zuten finala, 81-68. Lehenago Tabirako eta Burgos hirugarren postuagatik lehiatu ziren (75-69). Lau taldeek liga hasiera prestatzen joateko baliatu zuten lagunarteko lauko torneoa.



Lehen nazional mailan eta EBAn jokatuko duten MUk eta Sustrai Aloñak denboraldiarrean jarraitzen dute, lagunarteko partiduekin liga hasierara ahalik eta ondoen ailegatzeko helburuaz. Asteburuan ibarreko bi taldeak Durango izan dira, Tabirakoren etxean, lauko torneoan esku hartzen. Eta, zapatuko kanporaketetan aurrera eginda domekan aurrez aurre izan ziren, finalean. Oñatikoak 13 puntuko aldeaz nagusitu ziren (81-68)

No hay comentarios:

Publicar un comentario