'Ttiki' eta Alustizarendako bigarrenez Nazioarteko Artzai Txapelketako garaipena
2011-09-25 20:49:06 Maider Arregi
Urte askoan etorri da Antonio Alustiza Oñatiko Nazioarteko txapelketara. Beti aurreneko postuetan ibilita, iaz ordea, lehen aldiz txapela jantzi zuen. Eta aurten, bigarren urtez jarraian eskuratu du garaipena, 2010eko Nafarroako txapeldunak. Erraza ez den arren aurten bi txakurrekin aurkeztu da: Ttiki eta honen alaba Bat ekarri ditu. Garaipena baina, Ttiki-rekin eskuratu du. Gure, Jesus Mari Plazaola arrasatearrarena bosgarren geratu da.
ARGAZKI GALERIA
Lan azkarra eta garbia eginda; eskortan berehala sartu zituen ardiak bigarren proban. "Nahiko ikaratuta etorri naiz. Frantsesak oso indartsu zetozen-eta", aitortu zigun txapela buruan zuela.
Aipatu, Debagoieneko ordezKariak, Plazaola arrasatearrak, bosgarren postua eskuratu duela Gure txakurrarekin. Astekeheneko Goienan kronika eta Alustizari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera iznago duzue.
Epai mahaia nahiko zorrotza izan ote zenaren susmoa zuela kontatu zigun Joxe Mari Bengoa antolatzaileak: "Bero galantagatik ardiak terkoagoak dabiltza eta txakurrak hozka egiten die.
Epaimahaiak hori ere kontuan izan beharko luke". Hozkada dezente eta horiekin deskalifikazioak etorri ziren lehen proban. Mallorcarra eta kataluniarrak ez ziren pasa bigarren probara. "Arraroa da zeren sekulako txakurrak dituzte. Baina Boder Collie arrazari ardiek aurre egiten diete eta hozkadak ikusi ditugu, pena izan da".
Agirre Balzategi saria
Aurtengo omenaldia, 25 urte antolakuntza lanean eta txakurrarekin erakustaldiak egiten ibili den Joxe Mari Bengoari egin diote. Agirre Balzategi saria, Oñatiko alkatearen, Mikel Biainen eskutik jaso zuen Bengoak. Mallorcan, Katalunian, Andorran eta Euskal Herrian barrena egin ditu ordezkari lanak. "Udaletxe honen freskura asko gustatu zait eta komentatu diet ea gazteak bultzatu eta animatzen ditugun honi jarraipena emateko; baloratzeko ea merezi duen honekin jarraitzea". Balorazio positiboa egiten digun arren, jende "gutxitxo" izan dela gaineratu zigun.
Sailkapena
Ttiki, Antonio Alustiza (Nafarroa); 324 puntu.
Txiko, Marcel Uhalde (Behe Nafarroa); 303 puntu.
Julia, Jean Paul Cuelle (Bordele); 291 puntu.
Azke, Ion Suazo (Araba); 265 puntu.
Gure, Jesus Mari Plazaola (Arrasate); 125 puntu.
domingo, 25 de septiembre de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario