jueves, 29 de septiembre de 2011

Eraso sexistak artatzeko telefonoa martxan



2011-09-28 14:30:21 Mireia Bikuña

Berdintasun batzordeak jaietan gertatu daitezkeen eraso sexistak artatzeko telefonoa ipini du: 688 67 94 62 . 24 ordutan egongo da martxan eta laguntza juridikoa eta psikologikoa emango du. Bestalde, gaur, eguaztena, egubakoitzean eta zapatuanTxaketua inguruan zerbitzuaren gaineko informazio-mahaia ipiniko dute.



Gaian aditua den profesional taldea egongo da. Psikologian eta indarkeria kasuak jasaten dituzten emakumeak artatzen adituak diren eta feministak diren pertsonak.



Bestalde, jai parekideen aldeko pegatinak egin ditu Udalak. Herriko hainbat txokotan ipini dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario