Guardia Zibilen elkarteak, AUGCk, erabaki du bilkura Gasteizen egitea bakarrik, Legebiltzarraren aurrean, eta handik Oñatiko koartelera elkarteko arduradun batzuk etorriko dira baina, esan bezala, bilkurarik ez dute egingo Oñatin.
Erantzun handia jasotzen ari omen da Guardia Zibilen aldetik protestarako deia. Bildu egiten ari omen zaien jazarpena salatuko dute, eta baita egoeraren aurrean instituzioak erakusten ari ei diren "utzikeria" ere. Bilkura, baina, Gasteizen bakarrik egingo dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario