jueves, 15 de septiembre de 2011

San Migeletako pilota txapelketa

San Migeletako pilota txapelketa aste bukaeran hasiko dute


2011-09-15 16:42:52 Mireia Bikuña

Hilaren 17an hasiko dute, 16:30ean, eta gazte eta afizionatu mailetako txapelketak jokatuko dituzte. Honako hauek dira Aloñako pilota sailak programatutako lehen kanporaketak: gazte mailan, Labaka-Imaz eta Garaio-Erostarbe; eta afizionatu mailan, Kina-Telletxea eta Bilbao-Agerre. Finalerdiak kiroldegiko pilotalekuan jokatuko dituzte. Finala urriaren 2an jokatuko dute, profesionaletako partiduaren aurretik –Goni II-Martinez de Eulate eta Eugi-Goñi III–.



Bestalde, aste bukaera honetan hasiko da baita ere, herritar talde batek antolatu duen pilota txapelketa. Hilaren 16a, 17an eta 18an kanporaketak jokatuko dituzte; hilaren 25ean finalerdiak, eta 29an finala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario