lunes, 12 de septiembre de 2011

IX. Ageriko Margo Lehiaketa...OÑATIN_IRAILAK 25

OINARRIAK






OMT, Oñatiko Margo Taldeak, Oñatiko Udalaren laguntzaz, IX. Ageriko Margo Lehiaketarako deia zabaltzen du, oinarri hauen arabera:





1.- Lehiaketa eguna: Lehiaketa, 2011ko irailaren 25ean, igandean, izango da.


2.- Partehartzaileak: Lehiaketan nahi duen edonork har dezake parte, inolako eragozpenik gabe, eta bakoitzak artelan bakarra aurkeztu ahal izango du.



3.- Gaia: Lanak aire zabalean egin beharko dira, Oñatin bertan. Teknika librea izango da. Gaia ere librea izango da, eta lana udalerriko edozein lekutan egin ahal izango da.



4.- Teknika eta formatoa: Lanak egiteko era eta haien neurriak libreak izango dira. Librea izango da pinturaren oinarri erabili ahal izango den materiala ere, nahiz eta derrigorrezkoa izan euskarri gogorrean aurkeztea.



5.- Lanen zigiladura: Euskarriok lehiaketa egunean, goizeko 9etatik 11etara, OMTen egoitzan (Kultur Etxea, Santa Marina Plaza, 1) markatuko dira. Euskarriak lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko inolako marrazki, zirriborro edo marra aztarnarik edukitzea.



6.- Lanen aurkezpena: Lan hauek, egun bereko 13etatik 14etara aurkeztuko dira OMTen egoitzan.



7.- Epaimahaia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakiak eta epaimahaikoen izenak irailaren 25ean bertan, arratsaldeko 14:30etan emango dira jakitera eta, jarraian, sari banaketa egingo da. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.



8.- Lanen erakusketa eta jabegoa: Erakusketa antolatuko da Kultur Etxean aurkeztutako lanekin, irailaren 26tik urriaren 14ra bitartean, biak barne, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara astelehenetik igandera.





9.- Sariak: Honako sari hauek izango dira:



 Lehenengo saria 600 €



 Bigarren saria 400 €



 Hirugarren saria 300 €



 Hiru hauetan sartu ez den lehenengo oñatiarrari 300 €





Lau hauetaz gain, 3 sari emango dira 16 urtetik beherako partaideen artean:



 Lehenengo saria 100 € + Saria



 Bigarren saria Saria



 Hirugarren saria……………………………………………….. Saria





10.- Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez balute, sariak hutsik geratuko lirateke.



11.- Lehenengo eta bigarren saria eskuratu duten margo-lanak, Oñatiko Udalaren eta OMTen esku geldituko dira.



12.- Lanen itzulketa: Erakusketa amaitu ondoren, egileek 2011ko azaroaren 14ra arteko epea izango dute beren lanak jaso ahal izateko, astelehentik ostitalera, arratsaldeko 16:30etatik 20:30ak arte, OMTeko egoitzara joanda. Antolatzaileek egoki deritzena egiteko eskubidea izango dute jaso gabeko lanekin. Egileek ez dute erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango.



13.- Beste ohar batzuk:



*Lehiaketa honetan parte hartzeak jarritako oinarriak onartzea dakar berarekin. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egiteko ahalmena izango dute.



*Aurkeztutako lanak antolatzaileek zainduko dituzten arren, ez dituzte beren gain hartuko sariketan eta erakusketan, nahi gabe, gerta litezkeen kalteak.







Oñati, 2011ko iraila



No hay comentarios:

Publicar un comentario