jueves, 29 de abril de 2010

83 umek hartuko dute lehen jaunartzea


Domekan eta maiatzaren 9an lehen jaunartzearen ospakizunak egingo dituzte Oñatiko parrokian. Guztira, 83 neska-mutikok egingo dute jaunartzea: 40k domekan, eta gainerako 43ak maiatzaren 9an.
Aurtengo aldaketa bi dira. Alde batetik, ospakizunaren ordutegia aurreratu egin dute: orain arte 13:00etan egiten zuten, eta aurten 12:00etan. Beste alde batetik, zapatuan ez du inork jaunartzea hartuko.
Neska-mutikoak elizkizuna hasi aurretik bilduko dira parrokiako klaustroan 11:30ean. Ondoren lehen eserlekuetan jarriko dira elizkizunean parte hartzeko.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario