martes, 20 de abril de 2010

Graziano Anduaga, "Gesaltzako Aitona",


Oñatin jaio zen 1877ko abenduaren 18an
Iturria: Auñamendi

Bertsolaria. Arantzazuko santutegitik gertu jaioa, Gesaltza baserrian. Bilbon eman zuen denboradi motz baten ondoren, Nafarroako mendietan ibili zen lanean. Ondoren, bere etxera itzuli zen betirako. Eskola ikasketak Uribarriko auzo-eskola batean egin zituen, gaztelaniazko bere lehen hitzak ikasiz. Gaztetik atzeman zitzaion inprobisaziorako gaitasuna eta baserri lanetan ari zenean otutzen zitzaizkion bertsoak. Bere berso paperak sonatuak ziren. Horietatik asko orri soltetan inprimatu ziren eta beste batzu aldiz Goiz-Argi eta beste aldizkari batzuetan. Luis Villasantek 1961ean Aitonaren Uzta, liburua argitaratu zuen, non Anduagaren ahotik ateratako ipuin eta gertaerak jasotzen zituen. Geroago, P. Zavalak bere bertsoak bildu zituen Egunsentiko txoria eta beste bertso asko eta Bertso-bilduma argitalpenetan. Baserritar zorrotz eta argi baten pentsamenduak erakusten dizkigute bere bertsoek. Mota askotako gaiak jorratzen ditu, hala nola, Jaungoikoa edo eguneroko ohikeria: Mundua, negar erria; Moskorra ta neskatxa; Nere bizitza; Erleak ; Pello Mari tontua; Lengo errotariak; Lotsati baten eskontza; Komunismoa, eta Aretxabaletako aitona bati. Graziano Anduaga 1965eko martxoaren bian zendu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario