viernes, 30 de abril de 2010

Beste proiektu bat lagunduko du Misio Taldeak Bogotan



Ciudad Bolivar herriko Brisas auzoan erabilera askotariko hiru solairuko eraikina egingo dute. Eraikinaren kostua 40.000 euro ingurukoa da. Hortaz, hurrengo bizpahiru urtetan diru kopuru hori batzen ahaleginduko dira Parrokiako Misio taldekoak
Bogotako proiektuaren berri Mari Karmen Markuleta mesedetako moja oñatiarraren bidez jaso zuten Misio taldekoek. "Proiektua aukeratzeko orduan lehentasuna ematen diegu herriko misiolarien proiektuei. Izan ere, jarraipen zehatzago bat egiteko aukera, eta bidaltzen dugun dirua benetan iristen dela eta ondo erabiliko dutela bermatzen digute", esan digu Misio taldeko Amaia Ugartek.
Askotariko zerbitzuak
Hiru solairuko eraikina izango da, eta auzoko bizilagunei askotariko zerbitzuak emango dizkiete; besteak beste, osasun eta hezkuntza arloko ekintzak egiteko gunea; haurrei eta behartsuei jaten emateko gunea; eta, adinduei, alkoholikoei eta elbarrituei laguntza emateko gunea.
Etxe bakoitzean bi familia
Brisas auzoak 7,35 hektarea ditu, eta batez beste, 647 etxebizitza daude. Horiek asfaltozko mantekin eta latekin eginda daude, eta bakoitzean bi familia bizi dira. Brisas auzoa orain dela 17 urte sortu zen, eta Kolonbiako nekazal herrietatik hirietara joandako pertsonak bizi dira.
Diru batzeko bideak
Parrokiako Misio taldekoek, orain arteko diru-iturri garrantzitsuenak erabiliko dituzte Bogotako proiektua ordaintzen laguntzeko; besteak beste, elkartasun afariak, txokolate-jan solidarioak, eta udalaren eta enpresa pribatuen dirulaguntzak.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario