lunes, 12 de abril de 2010

NASAk, Manu Arregiren argazki bat argitaratu du sarean


NASAk egunero argitaratzen du Interneten "Eguneko Argazki Astronomikoa". Apirilaren 7an, pasa den eguaztenean, NASAk atal horretarako aukeratutako argazkia, Manu Arregi oñatiarrarena izan zen. Manu Arregi Bergarako Aranzadi ikastolako Fisika, Matematika eta Astronomia irakaslea da.


Manu Arregi oñatiarrak, apirilaren 5ean atera zuen argazkia, Zamorako Gallegos del Campo herrian. Venus ezkerrean eta Merkurio eskuinean antzeman daitezke erretratuan. Venusen argi indartsuari esker, Merkurio ikusteko aukera aparta argazkian. Izan ere, Merkurio, eguzkiaren babesean, ezkutatuta egoten da normalean eta zaila izaten omen dela hau ikustea nabarmendu du Arregik. Hala, NASAK eguneko argazki gisa kaleratu du sarean.
goiena

No hay comentarios:

Publicar un comentario