viernes, 30 de abril de 2010

SUBIDA A UDANA 2010.2

GOIENA.BIDEUA IKUSI
Udanako Igoera egingo dute domekan
Domekan egingo dute, 14:00etan hasita, Udanako IV. igoera. Gainera, denboraldi hasierako lasterketa izango da Oñatikoa, eta antolatzaileek 60 pilotu inguru izango direla aurreikusi dute, tartean egongo dira Debagoieneko hamaika.
Eta hamaika lagun horien artean protagonismo berezia izango dute iaz mendiko sarian lehenengo eta bigarren sailkatu ziren Aitor Zabaletak eta Ruben Nogueirasek –Udanako igoeran ere berdin sailkatu ziren (Hemen iazko irudiak). Lehenengoak 30 urte beteko ditu aurten lehian, eta bigarrenak denboraldi gutxi daramatza Silver Car autoarekin, baina ondo hartu dio eskua. Eurekin batera, baina, honako pilotu hauek ordezkatuko dute ibarra:
OÑATI
• Ruben Nogueiras (Silver Car S2)
• Juan Zelaia (Silver Car)
• Aitor Ramirez (BMW 320 ST)
• David Ardions (Clio Sport)
• Asier Mugarza (Clio Sport)
• Urtzi Samaniego (Audi S3)
• Sergio Porcel (Xsara VTS)
• Aitor Arnaiz (R5 Turbo)
BERGARA
• Aitor Zabaleta (Lola BMW)
• Roberto Gomez (BMW 325)
• Igor Calleja (BMW 325 IX)

No hay comentarios:

Publicar un comentario