sábado, 24 de abril de 2010

Aloñako igoera: inoizko parte-hartze handiena domekan




Aloñako igoerak sei urte beteko ditu domekan, eta oraingo ediziorako bete egin dute, lehenengoz, korrikalarien kupoa; 302 lagun izango dira irteera puntuan. Goizeko hamarretan hartuko dute irteera parte-hartzaileek.
Lehenengo ediziotik Aloñako Igoerak harrera oso ona izan du korrikalarien artean. Besteak beste, egutegiko igoera gogorrenetakoa duelako –8 kilometroan mila metro igoko dituzte– eta antolaketa aldetik ere proba biribila delako. Domekara begira, baina, inoizko parte-hartze handiena izango da: "Gehienez 300 lagunendako tokia dugu lasterketan, eta urtero-urtero 250 korrikalaritik gora etorri izan dira, baina aurten bete egingo dugu lehenengoz 300eko zenbatekoa", adierazi du probako antolatzaileetako batek, Santi Mendiolak.
Errekorrak sarituko dituzte
Aste Santutik bueltan Asteleheneko Goienkaria-k jaso zuen ibilbidean ez direla aldaketak egongo, baina bai, ordea, sariak banatzeko orduan: "Aloñako Igoeran errekorra hobetzen duenak (1.12.55 gizonezkoetan eta 1.28.47 emakumezkoetan) 100 euro jasoko ditu; hori lehen ere egiten genuen, baina orain diru kopuru hori urtero-urtero gordetzen joango gara, saria handitzen joan dadin".
Errekorraren inguruan, baina, sari gehiago izango dira aurten: "Igoerako eta jaitsierako errekorrak ere gehitu ditugu". Hau da, Aloña azkarren igotzen duenak honako denbora hauek hobetzen baditu (gizonezkoetan 49.27 eta emakumezkoetan 1.04) saria izango du, eta jaisten ere berdin (gizonezkoetan 22.25 eta 27.35 emakumezkoetan
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario