domingo, 25 de abril de 2010
Walter Becerra eta Nerea Amilibia Aloñako igoerako irabazleak
Walter Becerra nagusitu da aurten ere Aloñako igoeran. 1:14:00ko debora egin du Becerrak Oñatiko helmugan. Hasieratik menderatu du lasterketa Becerrak. Urtiagainen bera izan da lehenengoa, eta baita Aloñako puntan ere. Aurten, bi sari berezi zeuden: igoerako eta jaitsierako errekorrak. Baina, ez bata eta ez beste ez dituzte gainditu gaurkoan. Gizonezkoetan Becerrak 49:38 egin du Aloñako puntan eta errekorra 49:27 da. Emakumezkoetan, Nerea Amilibia izan da onena baina hiru segundogatik ez du errekorra egin: errekorra da 1:04:00. Plazan ere Amilibia izan da emakumezko onena: 1:29:59 izan da bere denbora.
GOIENA
Korrikalariak lasterketa hasieran
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario