Gaztela eta Leon
Kaixo lagunok!
Pentsatzen hasita egongo zarete, oraintxe seko alpertuta nabilela, baina zutabea ez idaztearen arrazoia, denboraz justu eta internet konekzio eskaxa edukitzea izan dira.
Lehenengo 2 etapak, Tiago eta Jany denbora galdu gabe izatea zen helburua. Eta hori ondo beteta, gaurko mendiko etapara iritsi gara.
Aurreneko 2 egunetan, sentsazioak ez dira nahi bezain onak, izan; eta gaur sentsazio horiek hobetzea besterik ez neukan buruan. Irteeran eta lehenengo portuan, azken egunetan baino hobetoxeago, baina guztiz ongi joan gabe pasa ditut. Gero, poliki poliki hobetzen joan naiz, eta Morredero azpira aurreko multzo haundian iritsi naiz. Behin Jany eta Tiago ahalik eta ondoen kokaturik utzi eta gero, indarrak gordeaz, biharko erlojupekoan pentsatzen igo naiz.
Bukaeran hobetoxeago joan naiz, eta super igarri gabe ere, bihar 100% ematera irtengo naiz.
Tiago eta Jany 4 eta 5 daude sailkapenean, eta taldekako sailkapenean lehenengo gaude. Ia bihar gauzak oraindik eta hobeto joaten zaizkigun.
Beste alde batetik, nere talde kide ohi batek irabazi duenez, Zorionak Fujiri eta bere talde kideei.
Besterik gabe, bihararte!
Markel
No hay comentarios:
Publicar un comentario