viernes, 3 de septiembre de 2010

Jesus Zufiria omenduko dute Gipuzkoako Artzain Egunean




Koixkar baserriko artzaina omenduko dute Legazpin, 13:00etan. 81 urte bete behar ditu, eta 7 urterekin hasi zen artzaintzan. Omenaldia "gustura" jasoko duela esan digu.

Bestalde, Artzain Egunaren barruan Gipuzkoako 42. Euskal Artzain Txakurren txapelketako jokatuko dute domekan. Zazpi txakurrek parte hartuko dute; tartean, Txiki eta Mendi oñatiarrak, Jose Luis Madinabeitiaren eta Migel Arregiren aginduetara. Txakurrek bi ariketa egin beharko dituzte. Lehenengoan sei minutu izango dituzte artaldea zelai erdian dagoen hesitik pasa arazteko. Ondoren ardiak eta txakurra artzainaren ondoan geldi egon beharko dute. Bigarren ariketan, txakurra banderatxoz seinaleztatutako bidetik joan eta eskortan sartu beharko ditu ardiak, zazpi minututan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario