jueves, 23 de septiembre de 2010

Oñatiko txosnagunean kontzertua eskainiko du zapatuan Estricallak, herriko jaiak berotzen hasteko


Txosna batzordeak kontzertua antolatu du zapaturako, San Migel jaiak berotzen hasteko. Estricalla, Flyshit, Martis Causa eta Black River taldeek joko dute txosnagunean. Kontzertua 22:00etan hasiko da. Estricalla izango da kontzertuko talde nagusia. Corazon de Sapo eta Kuraia taldeetan ibilitako Fernando abeslaria da taldeko arima. Sei abestiz osatutako diskoa atera dute: 'Gimnasia revolucionaria' izeneko lana, hain zuzen.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario