miércoles, 29 de septiembre de 2010

Zuazola-Larrañan goi zikloetarako sarrera froga prestatzeko eskolak



Erdi zikloetako ikasleei ekaineko azterketa prestatzeko aukera emango diete. Astean bi egunetan, hiru orduko eskolak emango dituzte. Interesatuek irailean eman beharko dute izena Zuazola-Larraña institutuan (943 78 21 50). Azterketa hori 2011ko ekainean egingo dute.

erdi mailatik goi mailara
Azken urteotan Helduen Heziketa Eskolak egin ditu sarrera frogarako prestaketa lanak. Aurten baina, Zuazola-Larrañan emango dituzte ikasleen eskariei erantzunez. "Erdi Zikloak gurekin egiten zituzten ikasleek, Helduen Heziketa Eskolara joan behar zuten arratsaldez. Orain ikastetxean bertan egin ahalko dute prestakuntza", esan digu Zuazola-Larrañako zuzendari orde Eduardo Sudupek.
Ikastetxearen hurrengo erronka da goi zikloak ematea. "Gure ikasleek Goi Zikloak egiten dituzte Arrasaten, Bergaran edo Aretxabaletan. Baina, lanera Oñatira bueltatzen dira. Guk eskaini gura ditugu goi zikloak; batez ere, mekanikakoa. Herriko enpresak ere bat datoz gure nahiarekin. Eskaera egingo dugu, ea, zorterik daukagun", dio Sudupek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario