sábado, 25 de septiembre de 2010

MUS TXAPELKETA 2010.


Mus txapelketa egingo dute gaur Antton tabernan

Parte-hartzaileendako izenematea zabalik egongo da 16.15etik 16:45era tabernan bertan. Ondoren, bikoteen zozketa egingo dute, lehen kanporaketak zehazteko. Mus txapelketa 17:00etan hasiko dute.

Antolatzaileek zehaztu dituzten zeintzuk izango diren txapelketarako oinarriak: mus partida bakoitza zortzi erregetara eta zazpi hamarrekotara jokatuko dute. Hiru puntu egiten dituen bikoteak egingo du aurrera.
Finala jokatu ondoren sari banaketa ekitaldia egingo dute Antton tabernan bertan.

1 comentario: