Quebeceko egonaldiaz ikaragarri gozatu eta gero,lan pixka bat egiteko ordua iritsi zen.
Lasterketan,gauzak nahiko ondo joan ziren. Hasierako ihesladian sartu nintzen beste 11 kiderekin batera, eta azken bueltarara sartzera gindoazela harrapatu gintuen pelotiak,multzo hartatik iraun genuen azken 6 iheslariak Gainera Haimar oso ondo ibili zen, eta azkenean 11 izan zen,horregatik Montrealerako animo eta moralez gainezka gaude.
Baina,honezkero jakingo duzue, ez naizela ia sekula lasterketaz bakarrik mintzo. Quebec i buruz mintzatzen jardun eta gero, orain Montrealen ordua da. Esaten dutenez ,Montreal Quebec baino askoz ere haundiagoa da. Esaten dutenez esaten dut,ze oraindik ez gara bertara iritsi. Hegazkina,autobusa,autoa eta bizikleta erabili eta gero,Kanadako pelotoiak trenean egingo du Quebec etik Montrealerako txangoa. Status gehiena duten batzuk bussines class a aldarrikatzen duten einean, nik galdetzen dut klase turista delakoa ez oten den nahikoa!Zeren nahikoa "klase" uste dut dela,turista bat bezela bizi,eta lanean ari zarela esatea.
Bien bitartean, eta Montrealeko berri eman bitartean,orain dela urte asko entzun gabe neukan traketeoarekin uzten zaituztet, zeren hemengo inguruak oso ederrak diren arren, hemen trenek, brinkolati pasatzen den horrek moduan, triki traka ,triki tronaren soinuan mugitzen da.
Kanadako tren hontatik, hurren arte
No hay comentarios:
Publicar un comentario