viernes, 24 de septiembre de 2010
Ulma Fundazioa aurkeztu zuten atzo
Xabier Mugarza ULMA Fundazioko Patronatuko Lehendakariak Fundazioaren helburuak eta Erantzukizun Sozialeko ekintzen dekalogoa aurkeztuko zuen atzo, Ulma taldeko auditoriumean. Ekitaldira ULMAko interes talde guztiak gonbidatu zituzten; eta, gainera, han izan ziren Jokin Aperribai Realeko lehendakaria eta Mikel Gantxegi Mundukide Fundazioko zuzendaria.
Aurkezpen ekitaldia aprobetxatu zuten Fundazioaren webgune berria ezagutzera emateko, ULMA Taldean Enpresa Erantzukizun Soziala hedatzeko kanal nagusi.
Herriko ordezkariak
Ekitaldian herriko hainbat taldetako ordezkariak izan ziren; besteak beste, Aloña Mendikoak, Oñatiko parrokoa, eskoletako zuzendariak, Turismo saileko ordezkariak eta GOIENAko ordezkariak.
Saria: Indiara bidaia bat
Webgunea aurkeztu zutenean, Indiara bidaia bat eman zuten Ulma taldeko bazkideen artean. Izan ere, Ulmak Vicente Ferrer fundazioarekin batera hainbat proiektu ditu Indiako Anatapurren. Aukeratua izan zen: Sevillako Ulma Construccion taldeko Gemma Madueño.
GOIENA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario