jueves, 9 de septiembre de 2010

Munillak baldintzarik gabe eta behin betiko desagertzeko eskatu dio ETAri Arantzazun

Arantzazuko amaren eguna da gaur, Gipuzkoako zaindariaren eguna eta ospakizun handia izan dute santutegian. Autoarekin edo autobusean jende ugari joanda Arantzazura eta Oñatitik oinez ere erromes asko igo dira. Meza Nagusia Jose Inazio Munilla Donostiako gotzainak eman du. ETAri zuzendu zaio sermoiaren orduan, baldintzarik gabe eta behin betiko desagertzeko eskatu dio. Fraidetza utziko duen Joxe Arregi frantziskotarrari ez dio aipamenik egin Munillak. Hala ere, 40 bat lagun kanpora atera dira une horretan, Munillari desadostasuna eta Arregiri elkartasuna adierazteko.

Eliza leporaino bete da, eta bertan izan dira erakundeetako ordezkariak: Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako justizia eta herri administrazioko sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, besteak beste. Bertan izan da, nola ez, Lourdes Idoiaga Oñatiko alkatea ere.

Erakundeetako ordezkariak iristen zirenerako euskal presoen aldeko elkarretaratzea deituta zegoen, eta 20 bat lagunek egin dute bat aldarrikapen horrekin. Bertan egon da Ertzaintza ere, baina goiza inongo istilurik gabe igaro da.

Meza Nagusia Jose Inazio Munilla Donostiako gotzainak eman du. ETAri zuzendu zaio sermoiaren orduan, baldintzarik gabe eta behin betiko desagertzeko eskatu dio.

Fraidetza utziko duen Joxe Arregi frantziskotarrari ez dio aipamenik egin Munillak. Hala ere, 40 bat lagun kanpora atera dira une horretan, Munillari desadostasuna eta Arregiri elkartasuna adierazteko.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario