Zinema denboraldia hasiko dute aste bukaeran
Lehen emanaldia 22:30ean izango da kultura etxeko zinema aretoan. Ikasturtea hasteko Christopher Nolanek zuzendu duen azken filma emango dute: 'Origen' ('Inception' da jatorrizko izenburua eta Leonardo DiCaprio protagonista nagusia).
Aste bakoitzean zazpi emanaldi egingo dituzte egubakoitzetik astelehenera arte; hain justu ere, egubakoitzetan 22:30ean; zapatuetan 17:00etan (umeendako emanaldia) eta 22:30ean; domeketan 17:00etan (umeendako emanaldia), 19:30ean eta 22:30ean; eta astelehenetan 19:30ean (Ikuslearen Eguna). Helduen emanaldietako txartelak 4,50 eurotan salduko dituzte eta umeen emanaldietakoak eta Ikuslearen Egunekoak 3,50 eurotan.
Zinekluba
Bestalde, urri bukaeran, jaiak bukatu ondoren, zineklub denboraldia hasiko dute. Maiatz bukaera arte, astero –eguenetan– film bat eskainiko dute kultura etxeko aretoan. Zineklub emanaldiak 20:00etan hasten dituzte.
GOIENA
jueves, 9 de septiembre de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario