Aloña Mendik irabazi du 33. San Migel txapelketa
San Migel eskubaloi txapelketa jokatu zuten atzo Izarraitz taberna-Aloña Mendi eta Cantolagua Sangüesa taldeek. Lehia polita izan zen, baina partiduak ez zuen lehiakortasunik izan; hasieratik, etxeko taldea nagusi izan zen. Aloña Mendik 26-20 irabazi zuen partidua.
Bi taldeen arteko aldean eragina izan zuen jokalari kopuruak. Nafarroako taldea jokalari gutxirekin etorri zen Oñatira, eta gainera, gazteek ezin izan zuten etorri azkeneko momentuko arazoengatik. Hala, taldeko entrenatzailea jokalari bezala ibili zen.
Defentsan ondo etxekoak
Atsedenean 12-8 aurretik ziren etxeko jokalariak. Joko ona egin zuten Zubikoan. Batez ere defentsan oinarritu zuten euren lana. Atzean gogor eginda kontraerasoan ateratzeko aukerak izan zituzten oñatiarrek.
Aitor Gartzia entrenatzailearen ustez, euren lana “korrika egin eta pase onak” egitea izan zen. Gustura zegoen Gartzia taldeak egindako lanarekin. Liga datorren astean hasiko dute, baina, hain justu, atsedena izango du lehenengo jardunaldian Aloñak.
Benito, jokalari onena
Aloñako Francisco Benitok jokalari onenaren saria jaso zuen –lagunartekoa zelako jokatu zuen Benitok–. 25 urte inguru darama eskubaloian Benitok; azkeneko urteetan entrenatzaile lanetan.
goiena

No hay comentarios:
Publicar un comentario