martes, 14 de septiembre de 2010

Suteen kontrako alarmak, 80 urtetik gorakoen etxeetan




Bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako herritarren etxeetan sutearen kontrako alarmak ipiniko ditu Udalak. Helburua da etxean bakarrik edo bikoteka bizi diren adineko pertsonen autonomia eta segurtasuna bermatzea.

Aparatua eta instalazioa Udalak ordainduko du. Erabiltzaileek mantenua bakarrik ordaindu beharko dute: 12 euro urteko.
Interesatuek irailean eman beharko dute izena Bidebarrieta kaleko gizarte zerbitzuetan.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario