viernes, 24 de septiembre de 2010

Astelehenetik Errekalde eta Moiua itxita, asfaltatzeko

asfaltatze lanak bi fasetan egingo dituzte: lehen fasean Moiua kalea asfaltatuko dute. Hain zuzen ere, Errekalde kalearen hasieraraino. Handik aurrerako guztia, herri eskolaraino, bigarren fasean egingo dute. Lan horiek hilaren 29an eta 30ean eta urriaren 1ean egingo dituzte.



Auto guztiak kendu
Dena den, asfaltoa bota aurretik, kalea egokitu egin behar dute. Alde batetik, kalean dagoen harea kenduko dute. Beste alde batetik, asfalto zaharra kentzeko fresatzailea pasako dute. Lan horiekin astelehenean hasiko dira. Horretarako, baina, bi kaleek hutsik egon beharko dute. Garajetik kanpo aparkatzen diren auto guztiak kendu egin beharko dituzte.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario