miércoles, 8 de septiembre de 2010

Etxebiden lau urte daramatenek euren izen-ematea berritu beharko dute


Etxebiden lau urte daramatenek euren izen-ematea berritu beharko dute

Izen ematea berritzeko egin beharreko lanak arintzeko, Etxebizitza Sailak eskutitzak bidaliko dizkiete izen ematea berritu behar dutenei, idazki batekin eta aurre- ordaindutako gutun-azal batekin.

Eskutitzaren hartzaileek idazkia bete eta gutun-azala bidali besterik ez dute egin beharko izen-ematea berritzeko. Hala gura dutenek, internet bidez ere lortu ahalko dute berritze idazkia, www.etxebide.info helbidean.

14.000 pertsona ingururi eragingo die neurri honek eta Etxebizitza Sailaren arabera, helburua da Etxebideren erregistroa eguneratuta egotea, datuak ahalik eta fidagarrienak izan daitezen. Idazkia betetzen ez dutenak zerrendatik kanpo geratuko dira.

Irailaren 20a da izen-emateak berritzeko azken eguna.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario