"Programan agindutako guztia bete dugu, Urrutxuko kirolgunea egitea izan ezik"
2011-03-04 14:04:30 Mireia Bikuña
Bost urte bete berri ditu Lourdes Idoiagak alkatetzan, azken laurak agintaldi berean. Hauteskunde egunera arte "lan handia" duela esan digu, baina gurekin balorazioa egiteko tartea izan du. Ezker Abertzaleak eta Oñati Ezkerretik koalizioak ere balorazioa egin dute.
Oñati Ezkerretik: "EAJk agintaldian bultzatu duen parte-hartzea fikziozkoa da, benetakoa baino"
Ezker Abertzalea: "Normaltasunera itzultzeko garaia da, gobernu talde batekin eta benetako oposizioarekin"
Agintaldia bukatzear dago. Zer-nolako balorazioa egiten duzue?
Balorazioa guk egitea baino nahiago nuke herritarrek egitea. Dena den, oso azkar pasa direla eta guretako lanerako agintaldia izan dela esango nuke. Oso gustura egin dugu lan elkarrekin EAJko eta Hamaikabateko zinegotziek. Guk borondate onena jarri dugu. Ordu asko sartu ditugu, eta herritarrek egindako eskaerak aintzat hartu ditugu. Kargua hartu genuenean agindutakoa bete dugu, Urrutxuko kirolgunea izan ezik.
Egin duzuen lan horien guztien artetik zein nabarmenduko zenuke?
Oso inportantea izan da Mondragon Unibertsitatea gurean geratzea. Herrian campusa egotea ezinbestekoa zen. Arantzazuko parketxea ere aipatuko nuke; eta baita bidegorri sarea ere. Azken horren gainean, azpimarratuko nuke herritarrek emandako laguntza. Bidegorri sarea osatzeko hainbat eragileren laguntza izan dugu.
Arantzarik baduzu?
Bai, beti daude. 2009a oso gogorra izan zen, eraikuntza arlotik eta Foru Fondotik laguntzak asko murriztu ziren-eta. Hori horrela, proiektu batzuk berrantolatu egin behar izan genituen. Dena den, krisiak beste irakurketa bat ere utzi digu: dirua falta izan zaigunean, genuena hobeto kudeatzen ikasi dugu.
Agintaldi honek utzitako bestea arantza bat langabezia tasa izan da. Udalean hasi ginenean 128 langabe zeuden herrian eta 2009ko otsailean, 227.
Hortaz, krisiak eragina izan du.
Bai. Sarrerak jaitsi zirenean, udal departamentu guztietako teknikariekin eta zinegotziekin lanean hasi ginen, dirua non aurreztu genezakeen zehazteko. Mantendu egin genituen Gizarte Zerbitzuetako eta herriko taldeendako dirulaguntzak. Berriro diot, krisiak erakutsi digu hobekuntzarako beste bide batzuk topatzen.
Lau urtean babes ofizialeko etxebizitza asko zozkatu dituzue.
Orain dela bost urte salmenta libreko etxeengatik 400.000 euro eskatzen zituzten. Babes ofizialeko 400 etxeak garajearekin saldu dira 121.000 eurotan. Hori horrela, bien arteko aldea ikaragarria da. Herriko gazteei eta familiei irtenbidea eman diegu. Bestalde, salmenta libreko etxeen prezioa asko jaitsi da. Egun, asko saldu barik daude, 350.000 euro eskatzen dituztelako. Beste asko bukatu barik daude, ez dituztelako saldu.
Lanbusekin iraunkortasunaren aldeko apustua egin zenuten.
Datuen arabera, auto bakoitzean 1,18 pertsona joaten zen lanera, eta hilean 2.800 bidaia egiten zituzten herritarrek. Hori horrela, Lanbus abiarazi genuen. Bidegorri sarea ere martxan dugu. Laster egingo dugu Euskadi etorbideko zatia, eta maiatzean hasiko dute Kurtzekuatik Zubillagara doan zatia.
Hasi zarete Alkateen Itunak eskatzen dituen konpromisoak betetzen?
Ituna sinatu genuen eta oraintxe esleitu dugu Oñatiko eraginkortasun iraunkorraren nondik norakoak zehaztuko dizkigun proiektua. Urtebeteko epean datuak izango ditugu eskuetan. Alkateen itunaren helburua da 2020. urterako energia %20 aurreztea eta CO2ren isurketa %20 murriztea.
Oñati eta Zumarraga lotzeko autobus zerbitzua indartu duzue. Aurkezpenean esan zenuen agintaldiko "egunik pozgarriena" zela.
Beharrezkoa zen. Herritarrek behin eta berriz aipatzen ziguten Zumarragako trena hartzeko zuzeneko autobusaren beharra. Zerbitzua indartu dugunetik ordu erdian behin daukagu autobusa, baina ez bakarrik trena hartzeko edo Donostiara joateko. Herritar asko dago Goierrin lan egiten duena, eta alderantziz: asko dira Udanaz bestalde guregana datozenak, lanera edo ikastera.
Udaltzainen zerbitzua aste bukaeretara luzatu duzue. Gaueko zerbitzua noizko?
Oraingoz, ezingo dugu zerbitzua luzatu. Egun, 07:30etik 21:00etara egoten dira lanean udaltzainak. Talde egonkorra dugu gaur egun. Orain dela bi urte udaltzain taldea handitzeko hartutako erabakia hartu izan ez bagenu, egun ezinezkoa izango zatekeen.
Nolako hartu-emana izan duzue gainerako alderdiekin?
Ondo konpondu gara. Hamaikabateko zinegotziekin oso ondo egin dugu lan elkarrekin. OEko Joxe Ruiz langilea da eta Manoli Barrenetxea PSEko zinegotzia, emakume atsegina. PPko zinegotziarekin ez dugu arazorik izan, ez duelako batzordeetan parte hartzen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario