domingo, 6 de marzo de 2011

Oñatiko Salomonen irudiaren pieza benetakoa dela egiaztatu dute

2011-03-04 16:24:02 Ubane Madera
Artelekuko zaharberritzaileen eskuetan dago Oñatiko San Migel parrokiatik duela ehun urte ostutako Salomonen irudia. Eta norbaitek zalantzarik balu foru erakundearen teknikariek pieza benetakoa dela egiaztatu dute.

"Ez dago egoera onean, polikromia eta urreztatze galera handiak baititu. Gainera eskumako eskuan eta ezkerrekoaren zati batean ebakidura batzuk ditu", adierazi dute Gipuzkoako Foru Aldunditik.

Motibo desberdinak

Ezaugarri gehiago ere eman dituzte: "Eskultura 60 zentimetrotakoa da, gaur egun erretaulan dauden eskulturen antzera. Jantziaren polikromia ere beste irudien antzekoa da, motiboak, berriz, desberdinak. Piezaren eskumako sorbalda eta besoa nahiko eraldatuta daude, euskarritasun eta polikromia galerak baitituzte. Gainera, aurpegia estaltzen zuen haragi-kolorea galdu du, egur euskarria agerian utziz".

Kontearen onespenarekin

Avilako gotzain eta Valladoliden bizi zen Rodrigo Mercado de Zuazolak enkargatu zuen, Oñatiko kontearen onespenarekin. Diseinua Gaspar de Tordesillasek egin zuen eta Andres de Mendiguren, Migel Iragorri eta Juan Olazaran izan ziren tailagileak. Irudigilea, berriz, Juan de Ayala izan zen. Lana 1533-536 bitartean egin zuten.

Eskultura hori zaharberritu eta gero, Oñatiko San Migel parrokiari emango diote, erretaularen bankura itzul dadin.
ARGAZKIA:M.J. Aranburu diputatua, eta S. Agirretxe, X. Martiarena eta N. Bermudez teknikariak

No hay comentarios:

Publicar un comentario