2011-03-02 14:31:41 Mireia Bikuña
2009an jarri zituzten led argi berriak, baina proiektuan "akatsak" egin zituzten, eta argiztapena aldatu egingo dute hil honetan. Foru Aldundiko teknikariek egingo dute proiektu berria.
Luzea da parrokiako argien istorioa. 2009ko otsailean jaso zuten parrokian erretaulako argiztapena aldatzeko proposamena, Foru Aldundiko Turismo Sailetik. "Argia zuriegia zela esan ziguten, eta erretaulak zituen koloreak apenas bereizten zirela", esan digu Joxan Larrañaga parrokoak. Lanak hilabeteko epean bukatuta behar zituztela esanez, korrika eta presaka egin zuten guztia: proiektu egokia egin barik eta baimena eskatu barik.
Handik hilabete batzuetara Foru Aldundiko ordezkariak hileta baten egon ziren Oñatin. Eta harri eta zur geratu ziren argiztapena ikusita. "Aldundikoek esan ziguten ondare kalifikatutako erretauletan kableak ezin direla erretaula barrutik joan, segurtasunagatik", dio Joxan Larrañaga parrokoak. Hori horrela, argiztapena aldatu beharra zegoela erabaki zuten, proiektua ez zelako egokia. "Erretaula historikoetan egiten diren lanak Aldundiko Ondare Departamentuko teknikarien aholkularitzarekin egin behar dira, beti. Eta Oñatiko parrokiakoak ez dira modu horretan egin", adierazi zuten.
Eta, hain justu ere, horixe da orain egingo dutena. Aldamioak jarriko dituzte, eta instalazioa atera egingo dute erretaula atzetik.
Lehen argiztapenaren aurrekontua Foru Aldundiak (%60) eta Udalak (%40) ordaindu zuten. Bigarrena, berriz, oso-osorik Aldundiak ordainduko du.

No hay comentarios:
Publicar un comentario