viernes, 17 de mayo de 2013

Arrasate-Oñati bidegorria

Domekan herritarrekin inauguratuko dute Arrasate-Oñati bidegorria


Mai. 17, 2013, gauerdia Leire Kortabarria

Arrasate (Epele) eta Oñati lotzen dituen bidegorria etzi, domeka, inauguratuko dute Foru Aldundiak eta Arrasate, Oñati eta Bergarako udalek, herritarrekin batera. 11:00etan bizikleta martxak irtengo dira Oñatiko plazatik (Txirrinka elkarteak antolatuta) eta Seber Altubetik, eta 12:00etan inauguratuko dute bidegorria Elorregin. Larraitz Ugarte diputatua eta hiru udaletako ordezkariak izango dira. Besteak beste, umeendako jolasak izango dira.



ARGAZKI GALERIA

Bidegorria 8,5 kilometro luze da eta bere garrantzia "estrategikoa" azpimarratu du Larraitz Ugartek, izan ere, "herri arteko distantziak oso handiak" diren eskualde baten, bi herri lotzen ditu.



Bidegorriak hiru zati ditu:

Epele – San Prudentzio

San Prudentzio – Zubillaga

Zubillaga auzoa – Oñati



Bidegorriak 3,50 metroko zabalera du zati handienean. Bi lerrotan banatzen da: lerro bat bizikletentzat (2 metroko zabalera) eta beste bat oinezkoentzat (1,5 metroko zabalera). Dena den, zenbait lekutan erabilera mistoa du, ibilgailuak ere onartzen baitira.



Epele eta San Prudentzioren artean, bidegorria Vasco-Navarro trenbide zaharraren plataforman oinarritzen da. Horregatik, trazatu leuna du, bai oinplanoan bai altxaeran. San Prudentzioren eta Fanderiako poligono industrialaren artean ere, bidegorria trenbidearen plataformaz baliatzen da.



LED luminariak daude ibilbide osoan zehar, hiri tarteren batean eta industria-poligonoren batean izan ezik. Leku horietan, izan ere, egun dagoen argiteria erabiliko da. Lehen bi zatietan, jendea atzemateko sistema bat jarriko da, elektrizitatearen kontsumoa ahalik eta txikiena izan dadin. Hala, jendea hurbiltzen denean bakarrik piztuko dira argiak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario