miércoles, 15 de mayo de 2013

Zumba fitness

Kiroldegiko fitness arloko eskaintza osatu asmoz, Zumba fitness jarduera berria jarriko du martxan Zubikoa kiroldegiak, Egoitek Kirol Zerbitzu enpresaren bitartez. Prekoreografiatutako dantzen bidez, alderdi kardiobaskularra lantzeko jarduera dinamikoa da Zumba.








Kirola egiteaz gain, ludikotasunari garrantzia ematen dion aktibitatea. Gorputzeko giharren tonifikazioa ere lantzen da. Maiatzaren 21ean jarriko da martxan Zumba ikastaroa. Astean bi saio izango direlarik: astearte eta ostegunetan, 20:15etan. Dena den, aurretik, ate irakiak egiten ari dira. Atzo izan zen lehen klasea eta bihar osteguna, jarduera berri hau probatu nahi duten guztientzat saio irekiak emango dira. Aurrez izena eman behar da kiroldegian edo 943 71 63 75 telefonoan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario