lunes, 27 de mayo de 2013

Oñatiarron burua eta bihotza


argia


Zubietan errauskailua jarri nahi diguten espekulatzaile ustelen kontrako borrokak eman digu zoria ezagutzeko bestela sekula aurkituko ez genituen gizon eta emakumeak. Oñatiko gazte eta ez hain gazteokin topo egin izana eskertzen diot biziari.






Munduan ditugun mila aukera eta arazoak neurtzeko norbere interesen kalkulu hotza baino ez darabilen hainbesteren artean, etxeko ataritik hasita mundua hobetzeko ahaleginean buruaz gain bihotza darabilten oñatiarrok hunkitu naute.



Oñatik ozen zabaldu du solidaritatearen mezua: “Erraustegia. Burua ondo daukanak ez du etxe ondoan nahi. Bihotz ona daukanak besteen etxean ere ez du nahi”. Zer besterik da etika?



Oñatiko jendeok, zorretan gauzkazue: zuen ahaleginarekin besteok ere hobetzen gaituzue.



No hay comentarios:

Publicar un comentario