miércoles, 29 de mayo de 2013

IÑIGO MARTNEZ???



Iñigo Martinez oinarri hartutako lagunartea

Mai. 29, 2013, 2:03 p.m. Mireia Bikuña

Oñatin Realaren lagunartea sortzeko deialdia egin dute. Talde txuri-urdineko bazkide diren lagun talde batek deialdi irekia egin zuen herritarren aurrean. "Badira urte batzuk Realeko lagunarterik ez dagoela herrian, eta hamabost egunero, Anoetara, 3-4 autobuskada joaten direnez, une egokia zela pentsatu genuen", esan dute lagunartearen bultzatzaileek. Egoitza Izarraitz Tabernan izango du eta dagoeneko bazkideak egiteko kanpaina hasi dute.

Oinatiko Realaren lagunartearen bultzatzaileak




Anoetan, edo telebista edo Internet bidez Reala ikusten duten bazkide, akzionista eta zaleak elkartu gura dituzte. "Lagunarte herrikoia egin gura dugu. Reala maite dutenak erakarri gura ditugu", esan zuten.



Oraindik ez daukate izenik eta lelorik ere, baina badakite nor izango den Realeko jokalari erreferentea: Iñigo Martinez atzelaria. Eta zergatik ondarrutarra? "Kasualitate hutsa izan da. Ondarroako lagun batzuek esan ziguten ez zuela lagunarterik, eta proposamena egin genion jokalariari", esan zuten. Lagunartearen aurkezpena irailean egingo dute, Iñigo Martinez eta Realeko beste jokalari batzuekin.







Partiduak ikusteko irteerak



Deialdia eginda, bazkideak egiteko kanpaina zabaldu dute. Izarraitz tabernan egongo da egoitza, eta han jaso daitezke izena-emateko orriak. Uztail hasiera arte hartuko dituzte. Hori bai, Realak berak lagunartea ontzat emateko, kideen erdiak Realaren bazkide edo akzionista izan beharko dute.







Aurrera begirako hainbat asmo ere azaldu zituzten: liga partiduak ikustera joateko irteerak, kamisetak, zozketak... Eta akaso, Europako partiduren bat ikusteko irteera. Dena den, "ekarpenak eta proposamenak onartzen" dituztela esan zuten.



No hay comentarios:

Publicar un comentario