domingo, 26 de mayo de 2013

Eskola publikoa.

Urgain Eskolak kolorez jantzi zuen zapatuan Oñatiko plaza


Mai. 26, 2013, 10:55 a.m. Arritxu Barruso

"Argi daukagu eskola publikoa denona dela eta horregatik urtero kalera irten nahi izaten dugu egun batez. Oñatiarrei, eskola publikoarekin ondo pasatzeko aukera eskaini nahi diegu", kontatu zigun zapatu arratsaldean Errekalde guneko guraso elkarteko presidente Amaia Bikuñak. Oñatiarrak ondo pasatzea zuten beraz helburu Urgain Eskolakoek eta baita lortu ere. Neska-mutikoak ederki baino hobeto ibili ziren herriko plazan antolatutako ekintzetan.



ARGAZKI GALERIA

Aspertzeko aukerarik ez zen izan. Aurten gainera, abenturarekin lotutako txokoak antolatu zituzten: "Urtero gai bat aukeratzen dugu Urgainen festarako eta aurten abenturarekin lotutako txokoak eta tailerrak egitea erabaki dugu". Hori horrela, oreka lantzeko soka, arku-tiroa eta ohe elastikoak ipini zituzten, besteak beste. Horrez gain, xaboiak, kandelak edo maskarak egiteko tailerrak ere egin zituzten. DBHko ikasleek berriz, bokatak eta pastelak ipini zituzten salgai ikas-bidaiarako dirua batzeko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario