miércoles, 15 de mayo de 2013

Triatloi denboraldiari buruzko tertulia

OK Magazinea
Denboraldian izango dituzten helburuak azaldu zituzten triatletek

Triatloi denboraldiari buruzko tertulia Oñati Irratian

Maiatzeko lehen asteburuan abian jarri zen 2013. urteko triatloi denboraldia. Bermeoko probak eman zion hasiera denboraldiari eta datozen hilabeteetan hainbat proba ezberdin ikusi ahal izango dira Euskal lurraldean zehar (egutegi guztia hemen). Pasa berri den asteburuan adibidez, sprint distantziako Euskadiko txapelketa jokatu da Deban. Bertan 8 oñatiar izan zirelarik.



Mikel Ugarte, Iker Sologaistoa eta Andoni Correas irratiko estudioetan





Denboraldi hasiera honen harira, Oñati Triatloi taldeko hiru triatleta Oñati Irratiko kirol tarte nagusian izan ziren atzo arratsaldean. Denboraldiko helburuetaz hitz egiteaz gain, larunbat honetan jokatuko den Bilboko Triatloiko antolatzaileetako batekin hitz egiteko aukera ere izan zuten. Saioa amaitzeko, irailerako Orion antolatu den gazteentzako Triatloi udaleku berezi batzuen gaineko informazioa ere jaso zuten.







Hemen daukazue tertulia osoa entzungai:



No hay comentarios:

Publicar un comentario