domingo, 12 de mayo de 2013

Larrañako futbol zelaia, inauguratuta



Mai. 12, 2013, 12:51 p.m. Xabi Urzelai

Oñatik futbol zelai berria du, belar artifizialekoa, San Lorentzo auzoan. Zapatuan egin zuten Larraña futbol zelaiaren inaugurazioa, eta ohiturari eutsiz, ohorezko sakearen –alkatearen esku– eta aurreskuaren ondotik Debagoieneko taldeen arteko derbia izan genuen, emakumezkoetan. Hala, kadete mailako Aloña Mendi eta Arizmendi izan ziren zein baino zein gehiago, eta berdinketarekin amaitu zen partidua (2-2).



No hay comentarios:

Publicar un comentario