domingo, 5 de septiembre de 2010

Aloña Mendik irabazi du Arrasate Hiria saria

Aloña Mendik irabazi du Arrasate Hiria saria, finalean Mondra 1 eta 2 menderatuta

Finalaurreko biak penaltietan erabaki ziren, Mondrak Bergarari eta Aloñak Aretxabaletari irabazita. Aurretik, hutsean eta bana berdindu zuten, hurrenez hurren.

Oñatiarrek penaltietan irabazi zioten Aretxabaletari finalaurrekoan. Bana egin zuten 90 minutuetan: Oinatz Agirrek jarri zuen aurretik UDA, eta Axier Ugartek –denboraldian ez da egongo, ikastera kanpora doalako– berdindu zuen. Beste finalaurrekoan ere Mondrak penaltietan irabazi zion Bergarari, hutsean berdindu ostean.
Finalean, berriz, etxeko taldea hasi zen irabazten, Enrike Tenak egindako golarekin. Ander Mendozak egin zuen banakoa, eta partidua amaitzera zihoala Asier Ugartek oñatiarren bigarrena. Prestaketa partiduen ostean, asteburuan hasiko da liga.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario